LIGA FEMENNA - 19. jardunaldiko kronika
Partida garrantzitsua zeukan Gernika Bizkaiak asteburu honetan, garaipen batek matematikoki Liga Femeninan mantentzea eskuratzen zuen, baina beste aldetik, gora begira, play-off etan sartzeko bide bakarra garaipen hauek lortzea da. Eta bi baldintza hauek buruan izanda gogor ekin zioten gernikarrak merituzko garaipen bat lortzeko Campus Prometeren aurka.
Mario Lopez-en lehenego erabakia aurreneko bosteko bezala zein jokalari erabiliko zituen izan zen, jokalari batzu nahiko makal heldu bait ziren larunbatera. Hortaz, Araia Peña, Rachel Vanderwal, Claudia Pop, Bernice Mosby eta Britany Miller irten ziren hasierako bosteko bezela. Errioxarren aldetik, Paula Estebas, Adrijana Knezevic, Licet Castillo, Chanel Mokango eta Faye Knight atera ziren.
Lehengo laurdena oso ondo hasi zen gure Gernikarentzat, gogor iharduten zuten defentsan honek erosotasun handia ematen zien aurrekaldean, bostok batera jolasten eta bostok batera lanean. Laurdenaren erdia pasa eta gero ezin hobeagoa zen markagailua, 20-11, baiana laurdena amaitzear zegoenean akats txiki batzu Promete-ri 24-20ko margailua ezartzeko aukera eman zioten.
Talde osoaren lana galanta zen bigarren laurdenaren hasieran, Markovic-en hiruko batek 30-20ko emaitza jarri zuen, eta Maloste osoak zoramenez ospatzen zuen. Prometek bere aldetik Mario Lopez-en neskak egiten zuten defentsaren zirrikituak bilatzen saiatzen ziren, baina ia ezinezkoa zen haustura bat aurkitzea gernikarren lerroen artean. Bernice “Pantera” Mosby-k errazki aurkitzen zuen saskirako bidea eta honen ondorioz atsedenaldira 46-34 ko emaitza ona eramaten zuen Gernika Bizkaiak.
Aldageletatik bueltan gure bizkaitar Valkiriak ez zuten nahiko 12 puntuko errentarekin, ez zuten irabazi nahi, baizik eta hurrengo arerioei beldurra sartu. Eta hala lortu zuten, berriz ere ekipoan oinarritutako lana medioz, gernikarrak abantaila handiak gehiagotzea lortu zuten. Baina errioxarrak ez ziren begiraka geratuko, eta saiakera guztiak egin zituzten emaitzan zegoen aldea murrizteko. Hortan zeudela, laurdena amaitzeko etorri zen guztizko zoramena Malostera, harmailak zutunik, txaloak borborka, pozezko garrasiak eztarri guztietan, lehenengo Pop, gero Diez, eta amaitzeko serbiar franlotiratzailea Markovic, bakoitzak hiruko bat sartu zuen 70-53 ko emaitza jartzeko laurdenaren amaieran.
Laugarren laudenean berdin jarraitu zuen Gernika Bizkaiak, gogor defentsan eta gogorrago ataken. Azkenean 96-65ko markagailuarekin bere hamabigarren garaipena lortzeko. Bigarren albiste ezin hobea Zamoratik zetorren, lan handia eginda Zaramat etxeko taldeak Cadi La Seu garaitu zuen, Cadi La Seu laugarrenak dira, 12 garaipenekin, talde bizkaitarrak dituen berdin berdinak. Datorren astean arerio gogorra izango dute gernikarrek, Gironara bidaiatuko dute Spar Citylift Girona-ren aurka neurtzeko, kataloniarrak hirugarren sailkatuak dira hamasei garaipenekin.
IDK GIPUZKOA UPV 82 -52 CB AL-QAZERES EXTREMADURA
Oso garaipen ona donostiarrentzat, honekin zazpi dira guztira irabazitako partiduak IDK Gipuzkoarentzat, bere helburua ahalik eta gehien Promete errioxarretik urruntzea. Lehengo laurden galant batek (23-8) partidua ondo bideratzeko lasaitasuna eman zion euskal taldeari, hortik aurrera egindako lana mantentzea eta emaitza on bat lortu ahal izan zuten.
JARDUINALDIKO BESTE EMAITZ BATZU:
GRAN CANARIA 60 – CB CONQUERO HUELVA WAGEN 75
RIVAS ECOPOLIS 83 – 78 SPAR CITYLIFT GIRONA
ZARAMAT 67 – 63 CADI LA SEU
MANN FILTER 62 -69 STAR CENTER UNI FERROL
EMBUTIDOS PAJARIEL BEMBIBRE PD 67 -71 PERFUMERIAS AVENIDA
2.ª FEB. GRUPO “SALVAJE” OESTE: ¿CRISIS?
LIGA FEMENINA 2: HAZAÑA EN URRETA
LF CHALLENGE: SIN PREMIO
LIGA FEMENINA 2: MORIR EN LA ORILLA
LF CHALLENGE: MAL FINAL QUE PRIVA DE VICTORIA
2.ª FEB. GRUPO “SALVAJE” OESTE: ZORNOTZA ACOQUINA AL LÍDER